Kontatzera Noazu | Ainhoa Urienen bertsoaldi aukeratuak
Batzuetan ez da erreza Kontatzera Noazu saioko gaia aukeratzea. Horregatik, tarteka gonbidatu bat etortzen da, eta hark egiten dizkigu lanak. Azkarrak gara, ezta?
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Eli Pagola | Andoni Rekondo
Ainhoa Urien gai jartzailea da eta 2024tik, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da. Filosofia ikasketak eginak ditu, bertsolaritzari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu Jakinen eta Bertsolari Aldizkarian, eta liburu bat du argitaratuta Pamielarekin: 'Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan'.
Gertutik jarraitu zuen, barrutik, hobeto esanda, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta bertan abestutako bost bertsoaldi ekarri ditu gurera.