Eskafandra talde berriaren ‘Arrakasta’ aurkezpen kantua kalean da
McOnak taldean ibilitako Joseba Iturraspe da taldekideetako bat eta NAIZ Irratiko uhinetan izan da kantua eta proiektua aurkeztuz.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
NAIZ Irratia
Eskafandra urpekariek buruan jartzen duten gailua da, hari esker har dezakete arnas hein batean urpean daudenean. Itsasoaren kutsu hori mantendu nahi izan dute Joseba Iturraspe eta konpainiak beren proiektu berriarekin. ‘Arrakasta’ da kaleratu duten kanturik berriena eta kantuaren inguruan hizketan aritu gara MusikHaria saioan.