Osasun asistentzia unibertsala, bidegabekeriak gaindituz
Zaurgarrienei osasun asistentzia emateaz haratago, sentsibilizazioan eta bidegabekerien jatorri estrukturaletan egiten du lan Medikus Mundik. Haizea Bernas Gipuzkoako komunikazio arduradunak guztien osasun integralerako eskubidearen alde egiten dute lan; tartean, bidegabekeria eta desberdintasunak.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Pertsona guztien osasun integralerako eskubide baten alde egiten du lan Medikus Mundik. Haizea Bernas Loinaz Gipuzkoako komunikazio arduradunak esan digunez, horretarako ongizate fisiko eta mentala ez ezik, ongizate sozialari erreparatzen diote. Biztanleria zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzekok eta bidegabekeria eta desberdintasunak gainditzeko egiten dute lan.
Hala, kalitatezko osasun sistema ublikoa, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak, indarkeria matxistaren prebentzioa eta ingurumenak osasunean duen eragina dira lan ildo nagusienak. Gipuzkoan, EHUn eta batez ere bidegabekeria hauen jatorri estrukturalaz jabetzeko eta sentibilizatzeko hezkuntza jarduerak egiten dituzte.
Laguntza beti da ongietorria
Lagundu nahi duenak, esaterako, martxoaren 10etik 27ra antolatu duten 'Sexualitatea, Generoa eta Garapena' kurtsoan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. 12 saio izango ditu, modu presentzialean eta astelehenetik ostegunera 16:00etatik 18:30etara izango da, DOnostian. Testigantzak ekarriko dituzte; sexualitateaz, prostituzioaz, indarkeriaz, arrazismoaz eta ekofeminismoaz hitz egingo dad, besteak beste; eta udan lankidetza praktikak bekatuak egiteko auekra egongo da.