IRRATIA

«Euskal Herritik eta Euskal Herrirako proposamenak dira EH Bilduk egin dituenak»

EH Bilduk bere III. Kongresua amaitu berri du. Hiru ebazpen onartu eta Antineoliberalismoa eta Euskal Herriaren subirautza nazionala aldarrikatu ditu. Gehiago jakiteko NAIZ Irratian izan da Miren Zabaleta, EH Bilduren kongresuko bozeramalea eta Nafarroako EH Bilduren Nafarroa Garaiko arduraduna.

EH Bilduren III. Kongresua, Iruñea (Jaizki Fontaneda | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Euskal Herriak hirugarren eraldaketa nazionala behar duela aldarrikatu du EH Bilduk bere III. Kongresuan. Miren Zabaletak azaldu duenez, «etapa historiko berri bat irekitzeko anbizioari» egiten dio erreferentzia horrek.