IRRATIA

«Deustuko Udaleko ordezkariek Bilborekiko anexioaren aurka egin zuten hainbat hilabetez»

Deustuk Bilborekin bat egin zuela 100 urte betetzen direnean, Pedro Zuberogoitiak Deustualdea (1800-1975) - Elizatea osatu zuten auzoen historia garaikidea liburua argitaratu du Deustualdearen historia garaikidearen ibilbide sakona eskaintzeko

 1899ko argazkia. Bertan, armarria goialdean duen Deustuko udaletxea eta San Pedro parrokia ikusten dira.
1899ko argazkia. Bertan, armarria goialdean duen Deustuko udaletxea eta San Pedro parrokia ikusten dira. ((Deustuko Argazki Artxiboa - Txema Luzuriagak utzia))

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


 

1924ko urriaren 29an, Errege Dekretu batek Deustu herri bezala desagerrarazi eta Bilboko hiribilduari atxikitu zion, garai hartan gertatzen ari zen hiri-hazkundearen adibide argia izanik. Izan ere, XIX. mendearen amaieratik eta XX. mendearen lehen hamarkadetan, Bilbo izugarri hazi zen industrializazioaren eraginez, eta inguruko elizateak —Begoña, Abando, Deustu…— pixkanaka barneratzen joan zen, bere lurraldea zabaltzeko.

Baina Deustu ez zen auzo arrunta, herri-izaera sendoa zuen, nortasun historiko eta sozial nabarmenarekin. Bertako biztanleek ez zuten beti begi onez ikusi Bilboren anexioa, beren autonomia galtzea ekarri baitzuen. Horrez gain, Deustuko paisaia, langile-klasearen presentzia eta bertako euskara-izaera ere aldaketak jasaten joan ziren. Zuberogoitiaren ustez, «Landa bizitzari lotutako bizimodua zeukaten deustuarrek, eta horrek euskara babestuago egotea zekarren. Bilboko beste lekuekin alderatuta, euskarari gehiago eutsi izana izan dezake izaera horren ezaugarrienetako bat». Honetaz gain, «paisaiaren berezitasuna» ere nabarmentzen du, tomateak landatzeko eta txakolina ekoizteko hobe ezina.

Deustualdea «Salbeko zubitik Elorrietako kurbaraino» dagoen lurraldea bezala lantzen du Zuberogoitiak. Gaur egun, Bilboko 1. barrutia da Deustu eta Arangoiti, Ibarrekolanda, San Inazio-Elorrieta eta San Pedro auzoetan banatzen da. Herri honen inguruan gehiago jakiteko, Pedro Zuberogoitak idatzitako liburua gomendatzen dizuegu.