IRRATIA

Matrikula, eskola publikoan eta D ereduan

Oihane Gisasola eta Elena Lafuente, Barakaldoko Hezkuntza Bilguneko kideak. (NAIZ Irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Astelehen honetan hasi da 2025-2026 ikasturterako Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako matrikulazioa, eta otsailaren 14ra arte egongo da epea zabalik.

Testuinguru horretan, Barakaldoko Hezkuntza Bilguneak Eskola Publikoan eta D ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina jarri du abian. Xehetasunak emateko, Elena Lafuente eta Oihane Gisasola izan ditugu NAIZ Irratian.