IRRATIA

Uluka | La mala costrumbre

'La mala costumbre', Alana S. Portero. Trans emakume baten haurtzaro eta gaztaroa kontatzen du eta istorioa Madrilgo auzo langile batean dago kokatua. 

Uluka podcastaren irudia
Uluka podcastaren irudia (NAIZ IRRATIA)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


'La mala costumbre' liburuak Alana S. Portero idazlearen bizitza eta esperientzietan oinarritutako kontakizun indartsu eta hunkigarria eskaintzen du. Trans emakume baten haurtzaro eta gaztaroa kontatzen du eta istorioa Madrilgo auzo langile batean dago kokatua.

Bertan, identitatearen bilaketa eta bizi duen gizartearen bazterkeria eta indarkeria erakusten dira, baina, horren guztiaren artean, erresistentziarako eta maitasunerako lekua aurkitzen du protagonistak, norbere burua berrasmatzeko eta sufrimendua indar bihurtzeko gaitasuna agerian utziz.