IRRATIA

«Nazioarteko iritzi publikoan pertzepzio faltsua sortu da Venezuelari buruz»

Baretu da apur bat Venezuelako egoera. Nicolas Madurok kargua hartu zuen, eta internazional antifaxistaren azken jardunaldian parte hartu zuen. Justuki urtarrilaren 10 horretan Caracasen egon zen Alberto Bonilla, Internazional Antifaxistaren euskal ordezkaritzako kidea, eta gurean izan dugu.

Nicolas Maduro, Caracasen militarrak babestuta. (Venzuelako presidentzia | Europa Press)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ostegun honetan El Mundo egunkariak kontatu du Edmundo Urrutiak aire korridore baten bitartez iritsi behar zuela bere aldeko militarren eta nazioarteko aliatuen laguntzaz.

Hainbat militar atera dira Edmundo Urrutiari sustengua adierazten, eta analistek azaldu dute boterea lortzeko gakoetako bat militarretan presioa egitea izango litzatekeela. Alberto Bonillak argi dauka bertatik jasotzen den pertzepzioa baino ez dela, eta Caracasen normaltasuna «erabatekoa» dela.