IRRATIA

Maduroren kargu jabetzea Maider Galardi eta Zuriñe Rodriguezekin

Nicolas Madurok presidentzia berresteko ekitaldian izan dira Maider Galardi eta Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikertzaileak. Giro lasaia bizitu dute Caracasen eta Maduroren zin egitearen berri dakarte. Oposizioaren presentzia eta giro nahasia, momentuz, ez dute bizitu.

Nicolas Maduro, kargua hartzeko ekitaldia Caracasen (PRESIDENCIA DE VENEZUELA)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Hauteskundeak irabazi eta nazioarteak zein bertako oposizioak iruzurra leporatu arren, kargua berretsi du Venezuelako presidente gisa Nicolas Madurok. Ekitaldi ofiziala, lehenik; eta, herrikoia, ondoren egin dute Caracasen.

Maider Galardi eta Zuriñe Rodriguez bertan dira eta ekitaldiaren, iragarritakoaren, eta orohar giroaren inguruan hitz egin digute.