IRRATIA

Donostiako kale izendegi errepublikanoa, frankista eta beste zenbait bitxikeri

Donostiako Zurriola etorbidea Generalisimoaren etorbidea izan zen frankismoan, eta Apirilaren14a, errepublika garaian. Kale izendedegiek, herri zein hirietako historia eta kulturaren isla dira, baina badira ere boterea erakusteko modu bat.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Kale izendegiak, erabilpen praktikoaz harago, herri zein hirietako historia eta kulturaren isla dira. Kale izen askok norbait edo zerbait oroitu edo goraipatzeko helburua dute, eta horregatik, ohikoa izan da  kaleen izenak aldatzea. Antzinaro Zaharrean erromatar enperadoreek hala egiten zuten bide ertzeko miliarioak, zutabe eta garaipen arkuekin, eta XX. mendea ez zen zentzu horretan ezberdina izan.

Jar dezagun Donostia adibide moduan. Egun Zurriolako etorbidea deitzen dena, Generalisimoaren etorbidea izan zen Franco diktadorearekin, eta apirilaren 14a deitu zen,  Errepublikarekin. Arrasate kalea Francorekin Iturrino anaiak izan zen, eta Errepublikan, Pi eta Margall. Abidibe gehiago badira, noski, batzuk aski bitxiak. eta horietako batzuk izango ditugu hizketagai Josetxo Otegi historialariarekin.