IRRATIA

Iker Iturria: «Suhiltzailearen profesioa mitifikatuta dago»

Iker Iturria Bortzirietan jaiotako lehen suhiltzaile profesionala da. Lesakan, bere herrian, hasi zen suhiltzaile boluntario lanetan eta horrek eraman zuen oposizioak prestatzera. Gaur egun, Tuterako parkean dabil lanean.

Iker Iturria Lesakarra suhiltzailea da Tuteran (Paola Oskoz)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Suhiltzaileen profesioak mitotik aunitz duela aipatu du Iker Iturria lesakarrak harez ofizioaz galdetuta. Ofizio normaltzat jotzen du berak suhiltzailearena, egunerokotasunean ez delako irteera larririk suertatzen eta parkean ematen dituztelako ordu gehienak.

Ordu horietan zer egiten da? Ba, besteak beste, bertako materiala errepasatu, eta euren burua fisikoki prestatu. Hala ere, tarteka, larrialdiren bat artatzea egokitzen zaie eta momentu zailak izaten dira. Baina alde positiboa ateratzen dio ofizioaren alde ilunenari Iturriak, bizitzen dituen egoera gogor horiek etxean duena estimatzen laguntzen du.