‘Entzun dezatela’ kantu biralaren remixa egin du AimarZ artista zumarragarrak
Sareetan, batez ere TikTok plataforman, buelta asko eman zituen AimarZ-ren ‘Entzun dezatela’ kantuak. Reggaetoi munduko kutsua duen remixa egin du orain, Xenia Casado kataluniarrarekin batera, jendea dantzan jartzeko intentzio garbiarekin.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Sareetan biral egin zen abesti horietako bat da ‘Entzun dezatela’ eta euskarara hainbat gazte gerturatu zituela kontatuz bideoren bat edo beste ere topatu genuen kantua ezagutu genuean. Hala, NAIZ Irratiko ‘Beste bat’ saioetan parte hartzera gonbidatu genuen AimarZ musikari zumarragarra eta hark baiezkoa eman zigun. Hala nola, MusikHaria saioan ere ezagutu genuen gertuagotik goian entzun dezakezuenez.
Gaur, Zumarraga eta Urretxun egun handia den honetan, Santa Luzia eguna ospatzen dutenean, ‘Entzun dezatela’ abestiaren remixa kaleratu du AimarZ-k, kasu honetan Xenia Casado abeslari kataluniarrarekin batera. «Jatorrizko abestiaren eta bertsio berri honen beat-a Aimarzek egin ditu, baina azken honen nahasketa eta masterra Xeniaren ekoizleek garatu dute, kantua beste maila batera igoz. Ahotsak bakoitza leku desberdin batetik grabatu zituen, baina puzzle perfektu bat bezala elkartzen dira», esan dute Oso Polita diskoetxetik, bertan hasi baita lanean AimarZ.
Abesti berriak sortu eta kaleratu bitartean, ‘Mi core’ EPa entzun dezakezue eta baita AimarZ-ren ‘Beste bat’ saioak ere. Ea zer nolako bidea hartzen duen hemendik aurrera gazte-gaztetatik kantuak sortzen ari den AimarZ-k.