Zein eragin du kirolak haurren garapen psikologikoan?
Gaur, Aritz Olagoi kirol psikologoarekin batera, kirolak haurren garapen psikologikoan duen eraginaz aritu gara, eta honek autoestimuan, gaitasun sozialetan... jokatzen duen paperaz hitz egin dugu, besteak beste. Haurren ongizaterako funtsezko gaia zalantzarik gabe.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Kirol psikologia gertuagotik ezagutzen jarraitzen dugun honetan, Aritz Olagoi kirol psikologoaren eskutik, kirolak haurren garapen psikologikoan duen eraginean sakondu dugu oraingoan. Honek eskaintzen dituen onura ugariez aritu gara, eskola-errendimenduaren hobekuntzatik hasi eta gaixotasun mentalen prebentzioan betetzen duen papereraino, beste askoren artean. Irabazten jakitea, galtzen jakitea, edo akaso hobe, irabaztea edo galtzea zer den berriz definitzeak duen garrantzia azpimarratzen da. Kirolak haurren ongizate psikologikoan nola eragiten duen ulertzeko ezinbestean entzun beharrekoa.