Euskararen Nazioarteko Eguna, 75 urteko haize ufada
Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Hala zehazten du 1949an Eusko Ikaskuntza eta Eskualtzaleen Biltzarrak sinaturiko 'Eskuararen Eguna' adierazpenak. Dokumentua Biarritzen sinatu zen, Manu Sotaren erbesteko Etchepherdia etxean, euskal hizkuntza «hil-hurran» egotearen kezkak bultzatuta.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Lehen Euskararen Nazioarteko Egunaz 75 urte igaro direlarik, Biarritzeko itsasargiaren alboan den Etchepherdia etxeak aldaketa nabariak dauzka. Zur noblezko eskailera bere horretan mantentzen da, baina egun hamabi etxebizitzek osaturiko eraikina da. Bertako bizilagunek badakite Manu Sotaren erbesteko etxean bizi direla, ez Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpena bertan sinatu zela. Eremuaren edertasuna kontrajarria egon daiteke, haizea bortitz jartzen bada. Lagungarria, berriz, mezu bat lau haizetara zabaldu nahi bada.
Eusko Ikaskuntzak abenduak 3ko adierazpena 'Elkartzen gaituena' lelopean gaurkotu du. Dokumentuak egungo euskal administrazioen babesa jaso du, baina «balioko» du jatorrizko dokumentuaren izpiritua. «Euskara biziberritzeko nahi eta beharra».