IRRATIA

«Jaurlaritzari dagokio orain akordiorako aukerak baliatzea»

Abian da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrekontuak osatzeko prozesua. EH Bilduren partetik negoziaketetan parte hartzen duen ordezkaritzako kidea da Nerea Kortajarena legebiltzarkidea.

Nerea Kortajarena, EH Bilduko legebiltzarkidea, NAIZ Irratiko estudioetan. (NAIZ Irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Noel D´Anjou sailburuak esan du berriki EH Bildu Gobernuaren posizioetara gerturatu dela. Gerturatu al da, ordea, exekutiboa EH Bilduren posizioetara? Bada, Nerea Kortajarena taldeko legebiltzarkideak NAIZ Irratian adierazi duenez, azken asteotan elkarrizketetan aritu badira ere, urrian egin zuten posizionamendua, erakunde nagusietan aurrekontuak era globalean aztertzeko.

Esku artean dituzten erronkek «muskulu finantzario eta politiko guztia» jartzea eskatzen dutela esan du, eta adostasunak lortzeko daukaten asmoa azpimarratu: «prozesu honetan zehar akordiorako borondate argi bat erakutsi dugu eta, akordiorako borondatea daukazunean, mugitu ere egiten zara. Beraz, sailburuak uste badu EH Bildu mugitu egin dela, orain Gobernuari dagokio beste hainbeste egitea eta horretarako aukerak baliatzea».

Gobernuak gehiengo osoa duela oso argi dauka EH Bilduk, eta aurrekontuak, nolabait, onartuak daudela dagoeneko. Hala ere, erantsi duenez, «gure taldearen babes politikoa nahi badu, landu egin beharko du».