IRRATIA
Entrevue
Nekane Pradera
Mendi Duatloilaria

«Herri berriak ez badira animatzen hau galtzen joango da, eta pena da»

Nekane Pradera Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko txapelduna pozik, baina kezkatuta ere agertu da, zirkuituaren etorkizuna ez baitu oso argi ikusten. «Herri berriak ez badira animatzen hau galtzen joango da, eta pena da», azaldu du mallabitarrak NAIZ irratian.

Nekane Padrera Adunako probaren ostean podiumeko hirugarren kutxan. (Euskal Herriko Mendi Duatloia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko txapelduna da Nekane Pradera (Mallabia, 1989) mallabitarra, bigarren urtez jarraian. Bera eta bigarren geratu den Ainhoa Marquinez izan dira soilik proba guztiak lehiatu dituzten emakumeak. Hamaika neska izan dira orotara lehian zirkuituak dituen sei proba ezberdinetan.

«Oso pozik», agertu da Pradera txapela lortu izanagatik, baina «kezkatuta» era berean, etorkizuna ez duelako argi ikusten. «Herri berriak ez badira animatzen hau galtzen joango da, eta pena da». Sei bat urte daramatza mallabitarrak zirkuituan parte hartzen, eta hasieran 10 proba inguru izatetik aurtengo seietara pasa dira. Horri gehitu behar zaio, Amasako Mendi Duatloiak ere atseden hartuko duela, gutxienez, datorren urtean.