«Hezkuntza formalerako zein aisialdirako balio du Txintxajolasakek»
Misterioa eta euskara uztartzeko helburuz ekin zion bidea Txintxajolasak egitasmoak. Guraso talde baten egonezinei erantzun bat emateko helburuz jolasak ardatz modura hartu eta geroztik proiektua garatzen ari dira Nagore Sanchez eta Aiora Etxeberria, beste hainbaten artean.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Bigarren Kafean izan dira egiten dutenaren berri ematen. «Duela urtebete hasi zen proiektua, Gau Beltza ospatzeko taldetxo bat elkartu zen lehen aldiz eta hor hasi ginen, saltsan eta sortzen». Orduko hartan hiru asteko epean antolatu behar izan zuten guztia baina esperientzia ondo atera zen eta jasotako iritziak kontuan hartuta, aurrera jarraitzeko hautua egin zuten.
Egitasmoa abian jartzeko gabezia edo hutsuneren batzuk sumatu ote zituzten galdetuta, hauxe erantzun dute. «Gure sustraiak galtzen ari zirela ikusi genuen, eta zerbait egitea erabaki genuen; ihes-gela bat antolatu genuen, era xumean, baina harrera oso ona izan zuena». Asmatu dutenaren sentsazioa ere badute. Izan ere, jolasaren bidetik haur eta heldu ugari batu zaizkie Txintxajolasakera.
Guraso baina aldi berean hezkuntza komunitatearen bueltan lanean diharduten profesionalak dira Txintxajolasaken atzean daudena. Zentzu horretan, materiala sortzerako edo lehendik existitzen dena moldatzerako orduan nondik jo nahikoa argi izaten dute. «Material oso moldagarria da; hezkuntza formalerako zein aisialdirako balio du».
Entzun Nagore Sanchezekin eta Aiora Etxeberriarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.