«Gutxien espero duzunean gertatzen dira gauzak, eta espero dugu gaur hala izatea»
Beasainek ezustekoa eman nahi du gaur Kopan, Cartagena mendean hartuta. Gipuzkoarrak ez dabiltza fin denboraldi hasiera honetan, baina ezta aurkaria ere. Ezustekoak, bereziki Kopan, gertatzen dira, «futbolak hori du, eta hori da politena», dio Mikel Arruabarrena Beasaingo entrenatzaileak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Ezustekoa eman eta denboraldi hasierako sentsazio eskasak iraultzea izango du helburu gaur Beasainek Kopako hitzorduan. Gipuzkoarrek Cartagena hartuko dute Loinazen, eta «jendez lepo» izango da, Mikel Arruabarrena entrenatzaileak aipatu duenez. Bi taldeak ere dinamika txarrean dira, bakoitzaren maila kontuan hartuta noski. Cartagena azken postuan da bigarren mailan, eta Beasain azken aurreko postuan Federazioko hirugarren mailan. Dena den, ezustekoak ez dira gutxi izaten Kopa bezalako txapelketetan, eta tolosarraren hitzetan. «futbolak hori du, eta hori da politena».