«Gau Beltza egun aproposa da umeek dituzten ezinegonak eta beldurrak lantzeko»
Bada garaia kalabazak husten hasteko, argizariarekin kandelak egiteko eta zakuak armairuetatik ateratzen hasteko. Ostegunean Gau Beltza ospatuko da Euskal Herriko hainbat herritan, aspaldiko ohitura berreskuratuz.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
«Beldurra jaso eta eman, heriotzari desafio egiteko ahalegina, bihurrikeria...» hori guztia eta askoz gehiago da Gau Beltza ospakizuna. Urriaren 31ko arratsean Euskal Herriko hainbat herritan ospatuko dute, pixkanaka, herriz herri berriro zabaltzen hasi den ohitura.
2018an Itzalitako Kalabazen Berpiztea lan etnografikoa idatzi zuten Josu Ozaita eta Jaime Altunak. Lana egiterakoan konturatu ziren Gau Beltza Euskal Herrian aspalditik ospatzen zela eta hari horretatik tiraka, Euskaltzaleen Topaguneak festa berreskuratu nahi izan du. «Gizartea izugarri aldatu da azken 100 urtetan eta hainbat ohitura galdu egin ziren; galbidean egon zitezkeen batzuk berreskuratzen saiatu gara» esan digu Andoni Urzelai Erañak.
Euskal kulturan ezkutatuta zegoen gaua azken urteetan berriro indarra hartzen ari da. «Kanpotik jasotzen genuen Halloween jaiak erabateko balore merkantilistak sustatzen zituen» dio Urzelaik. Horri kontra egiteko, «herri bakoitzak bere erara moldatu du festa, baina erritu batzuk errepikatu egiten dira: eske-kantuak, adibidez»
Gau honen inguruan gehixeago jakiteko gurekin egon da Euskaltzaleen topaguneko Andoni Urzelai Eraña.