IRRATIA

Areta Lorea: «Ahuntzen antzera burugogorra naiz ni ere»

Artilea berezi baten bueltan murgildu gara Abaurregainako Gartzelaiko Bordan. Bertan dauden ahuntzek ekoizten duten moairra edo moerra izan dugu protagonista, artile preziatua. Bilobila proiektuko burua den Areta Lorea Markalainek goxoki eta modu berezituan zaintzen baititu ahuntzak.

Areta Lorea Makalain abeltzaina (Eneko Villegas)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


20 dira osotara, buru-gogorrak eta aldi berean goxoak tratuan. Bakoitzak bere izena dauka eta hurreratzen zarenean bertara entzun ditzakezu balaka artean nola Areta Lorea Markalainek bere ahuntzak euren izenengatik deitzen dituen. Etxetik jaso ez duen ogibidea da abeltzaintza Aretarentzat, hala ere, bere ikasketek eta bizitzan izandako esperientziek eraman dute abeltzaintza proiektu bat garatzera. Bi urte apenas daramazki proiektuarekin eta pixkanaka-pixkanaka dabil aurrera egiten.

Ez hori bakarrik, oraindik ere denbora atera ohi du beste proiektu batzuetan indarra egiteko, lehen sektorean ordezkapen zerbitzu bat garatzeko proiektua adibidez. Bisitak ere jasotzeko astia ematen dio eta asko dira bertaratu diren hango eta hemengo bisitariak eta guztiak txundituta geratu dira bere proiektuarekin.

Gaur gu ere bere proiektuaren bisitariak izan gara eta parez-pare ireki dizkigu ateak. Gaur Afizio eta Ofizio saioan Areta Lorea Markalainen Bilobila proiektua.