IRRATIA
Entrevue
Iraitz Zubizarreta
Baikoko pilotaria

«Ez dut ezer galtzekorik, baina aldi berean, konformatu ere ez dut egin nahi»

Galtzekorik ezer ez duela egingo dio aurre Iraitz Zubizarretak Lau t'erdiko Eusko Label Txapelketako ligaxkari. Saritzat jotzen du dagoeneko honaino heldu izana, baina era berean, «ez dut konformatu nahi», azaldu du NAIZ irratian ataundarrak.

Iraitz Zubizarreta Urrutikoetxearen aurkako partidan, Agoitzen. (Oskar MATXIN | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Oraindik ere «pozez zoratzen» dela, «ilusio handiz» ekingo dio Iraitz Zubizarretak Lau t'erdiko Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligaxkarik. Txapelketan jokatutako orain arteko bi partidatan Iker Larrazabal eta Mikel Urrutikoetxea kanporatuta, beste hiru izar izango ditu aurrean datozen asteetan. Galtzekorik ezer ez duela egingo die aurre ataundarrak datozen partidei, baina ez du orain arte lortutakoarekin konformatu nahi, «ahalik eta maila onena ematen saiatuko naiz datozen partidatan», dio Zubizarretak.