IRRATIA

Prest dira Bardeak Santxikorrotaren bigarren lasterketarako

Agerraldiak antolatuta Santxikorrota Herri Lasterkeraren bigarren edizioa egingo da larunbat honetan (hilak 5), Bardeen erditik hasita eta Arketasen amaitu arte. Ibilbideez eta euskara sustatzeko helburuez azalpenak eman ditu Haizea Lizarbe talde antolatzaileko kideak.

Aurtengo herri lasterketaren kartel ofiziala (Agerraldia )

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Goiko bideoan, garaian Mexikortxo taldeak Santxikorrotaren istorioa berreskuratuz egindako kantua.

Lasterka egin paraje eder bezain historiko batean eta bidean gainera, euskara sustatzeko lan egiten duten horien aldeko ekarpentxoa egin. Horixe bera da datorren larunbatean, hilaren 5ean egingo ahalko dena, eta hain zuzen ere babes horren faltan daude euskal Ager Vasconumean; alegia Nafarroako behe-erdialde eta hegoaldean. Haizea Lizarbe talde antolatzaileko kideak dionez, «Agerraldian egiten duguna da zonaldean dauden euskaldun eta euskaltzaleak lagundu haien burutazio hauetan euskara sustatzeko. Beraiek diote zein garrantzitsua den aldekotasuna piztea».

Santxikorrota herri lasterketaren bigarren edizioa antolatu du beraz, Agerraldiak. Lizarbek ekarri ditu xehetasuna nagusiak Naiz Irratira. Bi ibilbide posible, mailaren arabera, Bardeen erditik hasita, eta Arketas herrira arte. Jarraian, herri bazkaria ere indarrak berreskuratzeko. Izen emateko aukera zabalik dago oraindik ere Agerraldiaren webgunean.