IRRATIA

'Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da'

Hasier Larretxearen atzera-zenbaketaren testigu izan gara Paraleloan saioan.

Hasier Larretxea (Gorka Rubio | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Alberdania etxearekin kaleratu berri du Hasier Larretxeak 'Idaztea atzera zenbatzen ikastea da'  saiakera-poetiko autobiografikoa. Bertan egun Madrilen bizi den idazle arraioztarrak egungo bizipenak eta haur eta gaztarokoak dotoreziaz eta sentikortasunez harilkatzen ditu, irakurlearen barrenak leuntasunez astinduz.

Landa-eremuko bizimodua,  Hiriko gentrifikazioa, aitarekiko harremana, maskulinitate eremuak, ama eta familiako emakumeengan topatutako konfort eremua, gazte garaiko argi-ilunak, homosexualitatea edota  norbere gorputzaren onarpena bezalako gaietan sakontzera gonbidatzen du Larretxeak, bere bizipenen kontaketatik abiatuta.

Paraleloan saioan izan dugu solaskide,  bere libuaren soinu-banda lagun.