IRRATIA

Pedro Almodovarrentzak Zinemaldiko bigarren Donostia Saria

Pedro Almodóvar zuzendari, gidoigile eta ekoizleak Donostia Saria jasoko du ostegun honetan, irailak 26, Donostiako Zinemaldian. Ohorezko golardoarekin, zinemaren munduari egindako ekarpena aintzatetsi nahi dio Zinemaldiak mantxarrari.

Pedro Almodovar 2004ko Zinemaldian Maria Cristina hotelera iristen (Imanol Otegi | Argazki Press)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ondo ezagutzen du Pedro Almodovar zine zuzendariak Donostiako Zinemaldia.  1980an izan lehen lehendabizikoz  ´Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón´ bere lehen film luzearekin, Zuzendari Berriak saialean lehiatu zen orduan. Ia mende laurden beranduago,  Zinemaldiaren 72. edizio honetan lehiatik kanpo etorriko da Pedro Almodovar, Donostia Saria jasotzeko eta Veneziako sari nagusia eraman duen bere azken lana aurkezteko 'The Room Next Door'. 

Zinemaldiak Almodovarren talentu artistikoa eta berezko estilo bisuala azpimarratu nahi ditu sari honekin. Jaialdiaren arabera, emakumezko pertsonaien idazketagatik  gailentzen da  zinemagilearen lana, baita  gai sozialak lantzeagatik ere. Tilda Swinton aktore ingelesak emango dio saria, gainera, Almodovarren azken filmeko protagonista da Julianne Moorekin batera.