«‘Irati’ egin baino lehenago bezela sentitzen naiz, baina gainera ‘Irati’ eginda»
Euskal Aktoreen Batasunak Bultzada Saria eman dio Edurne Azkarate aktoreari Donostiako Zinemaldian. Omenaldia jasotzerakoan, euskararen aldeko aldarria egin du arabarrak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Aste honetan Donostiara etortzen denak izkin guztietan ikusiko du Zinemaldiaren ikurra: Maskorra eta azpian SSIFF letrak: San Sebastian International Film Festival. Jaialdi hau oso nazioartekoa baita. Eta egia da, ilusioa egiten digu atzerriko aktoreak, soilik pantailan ikusten ditugunak, gure kaleetan ikusteak. Mundu mailako kazetariak etortzen dira, euren herrialdeetan jaialdiaren berri emateko eta itzultzaileak bueltaka ibiltzen dira batetik bestera, zuzendari japoniar edo aktore italiarren hitzak ulertarazten.
Baina euskaldunontzat, Zinemaldiak badu gainera udaleku kutsu apur bat. Durangoko Azokan izan ohi dugun sentsazioaren antzeko zerbait. Aspaldian ikusi gabeko lagunekin elkartzen gara, pelikula bat ikusten ari garenean poztu egiten gara lagunen bat ikusten dugunean espero ez genuen papertxoren bat egiten. Eta nola ez, gala osteko festetan elkarrekin egiten dugu dantza.
Eta Edurne Azkarate bada lagun horietako bat. Ikusi dugu ‘Azken Erromantikoak’ filmean besarkada goxo bat ematen, edo Euskal Zinemaren Gala Handian hain beharrezkoa zen euskararen aldeko aldarria egiten.
Bigarren Kafean Edurne Azkaraterekin egon gara, Donostiako Zinemaldiaren baitan.