IRRATIA

Mende erdi eta gero Josu Artetxe ez da oraindik biktima errekonozitua

50 urte igaro dira Josu Artetxe zeberioarra Altzan hil zutenetik. Egun, Frankismoaren bertsio ofizialak indarrean jarraitzen du.

Josu Artetxe eta Jose Miguel Barandiaran 'Argala' (NAIZ)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


1973ko abenduaren 6an, Josu Artetxe Aiesta ETAko kidea hil zen Donostian Poliziak 12 orduz inguratu ostean. Heriotzaren hipotesiak iradokitzen du atxilotu  aurretik bere buruaz beste egin zuela.

Josu Artetxe  ETAko militantea, Altzan, bikote baten etxean babestua bizi zen.  Heriotzaren bertsioak dio Artetxek bere buruaz beste egin zuela Poliziak etxea gaseztatu zuenean. Beste bertsio batek, ordea, dio arnasa hartu nahian leihora hurbildu zela Artetxe, eta une hartan buruan tiro egin ziotela.

Gehiago jakin nahian gurera deitu dugu, Iñaki Igaña, historialaria eta Euskal Memoria fundazioko lehendakaria.