IRRATIA

San Fermin Txikik hartuko du asteburuan Iruñeko Alde Zaharra

Egitarau zinez oparoarekin eta bizilagunekiko errespetua eskatuz, ospatuko dituzte beste urte batez San Fermin txiki jaiak Iruñeko Alde Zaharrean. Txupinazorako 24 ordu baino zertxobait lehenago falta zela, jai honen berezitasunaren berri eman du Alde Zaharreko Jai Batzordeko Jon Weyndlingek.

Giro herrikoia da San Fermin Txikin nagusitzen dena. (Iñigo Uriz | Foku)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Atzo zela dirudi, baina dagoeneko pasa dira bi hilabete baino gehiago San Fermin amaitu zenetik. Alde ona, siakaso, gutxiago falta dela 2025eko uztailaren 6a heltzeko. Baina asteburu honi begira bada beste. albiste on bat, sanferminak modu herrikoiean bizitzea gustuko duzuen horietakoa baldin bazarete, dosirik onena dastatzeko aukera izango da-eta, asteburuan zehar (irailak 20-22) Iruñeko Alde Zaharrean ospatuko dituzten San Fermin Txiki jaietan.

Udakoekin alderatuta «eiro herrikoi horien bila« dabiltzala San Fermin Txikin dio Jon Weyndling Diaz Alde Zaharreko Jai Batzordeko ordezkariak. Dena den, jaia bai, baina bertan direnekiko begirunea eskatu dute ere bai, Alde Zaharra bizirik dagoen auzo bat delako, Weynlingen esanetan, «dei egiten dugu jai honetan parte hartu nahi duen orok, errespetuz egin dezala».