IRRATIA
Entrevue
Enara Gaminde
Pilotaria

«Gogoa dugu dagoeneko batera txapelaren bat eskuratzeko»

Guztia irabazita lortu nahi du Udako Master Laboral Kutxako txapela Enara Gamindek, Madalen Etxegarairekin batera. Ez da elkarrekin jokatzen duten lehen aldia txapelketa honetan, baina aurtengoan beste aukera bat izango dute oraindik elkarrekin irabazi ez duten txapela lortzeko.

Enara Gaminde pilotaria (Master Cup)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Partidarik galdu gabe helduko dira Udako Master Laboral Kutxako finalera Enara Gaminde eta Madalen Etxegarai. Hirugarrenez ari dira elkarrekin txapelketa honetan, baina oraindik ez dute txapelik eskuratu, eta honen harira, laukiztarrak hauxe azaldu du: «Gogoa dugu dagoeneko batera txapelaren bat eskuratzeko».