Spielbergen 'The Fabelmans' iritsi da plataformetara
Pantaila txikira begira jarriko gara aste honetan. Bertan daude asteko estreinaldi interesgarrienak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
NO HABLES CON EXTRAÑOS
Beldur zaleak pozik pantaila handian estreinatuko den 'No hables con extraños' filmarekin. Oporretan elkar ezagutu zuten bi bikote berriro elkartuko dira etxe paradisiako batean. Lehen unean perfektua eta bikaina da dena, baina egoera aldrebestu horietako baten jarreragatik.
Ikara edo terrore generoan kokatzen da James Watkins zuzendari estatubatuarren film hau. Nahiz eta bigarren mailako aktoreak eduki, baina filmeko antagonista James McAvoy aktore britainiarra. Zuetako askok gogoratuko duzue Shyamalanen 'Multiple' filmean 23 izaera ezberdin haragitu zituelako.
Pantaila txikirako hiru gomendio ekartzen ditugu aste honetan. Hiltzaile baten inguruko komedia erromantiko bat; ELVIS, rockaren erregearen alde iluna ere ezagutuko dugu asko eta gazte sufritu zuen emakume baten biopicarekin eta, adi! Spielbergen azkena iritsi delako plataformetara.
HITMAN: ASESINO POR CASUALIDAD (Amazone Prime)
Unibertsitateko Filosofia irakasle baten bizitza guztiz aldatuko da poliziarentzat sasi sikario lanak egiten hasiko den unean. Horrela, sikario bat kontratatu nahi duen jendearekin kontaktuan jarriko da protagonista eta ondoren, informazio dena poliziari pasa.
Pasaden urteko Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean kritika paregabeak lortu ondoren, Amazon plataformara dator Richard Linklarterren azken filma. Bereak dira hain ezagun bihurtu den Before trilogia: antes del amanecer, antes del atardecer, antes de anochecer. Aski ezaguna da ere 12 urtetan grabatutako 'Boyhood' pelikula.
Linklarter bi ezaugarri nagusi ditue zinemagilea dela esango nuke. Alde batetik, adina eta denboraren joana, modu askean ulertuta, lantzen duen zinemagilea da. Beste aldetik, giza harremanek (batez ere erromantikoek) beti dute protagonismoa bere lanetan. Aste honetako gomendioa bigaren moltzoan kokatzen da.
Nik asko asko gomendatzen dizuet 'Hit Man' izeneko komedia hau. Amazone Primen duzue ikusgai.
PRISCILA, (Movistar+)
Elvis Presley rockaren erregea beste ikuspuntu batetik ezagutzeko modua da Sofia Copolak zuzendutako PRISCILA. Kontuan hartu, Prisilak 14 urte zituen eta Elvisek 24 elkar ezagutu zutenean.
Priscilla izeneko emakumea da filmeko protagonista. Denboran atzera egin eta Priscilla haur bat zen unetik kontatuko du istorioa zinemagile estatubatuarrak.Prisicilla eta Elvisen harreman hastapenak ez ziren errexak izan. Priscillak bere taldekideekin eta gurasoekin izandako tirabirak, Elvisekin bizitzera doan uneak edo ama bihurtzen den momentua erakusten ditu biopic generoan murgiltzen den Coppolaren pelikulak.
Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen eta Priscilla Presley haragitzen egindako lanagatik Volpi Copa saria jaso zuen Cailee Spaeny aktoreak. Gerora, mundu mailako akademia ezberdinetan izendapen ugari izan ditu. Coppolaren abilezietako bat da geruza asko dituzten pertsonaiak eraikitzea. Hori bai, aurreratzen dizuet filmaren bukaeran ez ninduela gehiegi konbentzitu.
Los Fabelman (Amazone Prime)
Biopic batetik, bestera. Oraingon letra handiz idazten den zuzendari baten lana gomendatuko dizuet. Steven Spielbergen Los Fabelman.
50.- 60. hamarkadako Estatu Batuetan girotua, haur eta gazte zeneko pasarte ezberdinak kontatzen ditu Spielberg zuzendariak autobiografiko samarra den lan honetan. Horrela ikusle bezala bere familiako egoera ezagutuko dugu, judutarra izatearen afera, eta noski zinearekiko zuen maitasunaren lekuko izango da ikuslea.
Gurasoak galdu eta eta orduan bururatu zitzaion zuzendariari film hau egitea. Bakeak egiteko modua izan zen. Filmak 7 Oscar saietara egon zen izendatua eta Urrezko Globoetako film dramatiko onenaren saria irabazi zuen.