IRRATIA
Entrevue
Iera Agirre
Ados Pilota Elkarteko pilotaria.

«Herriko plazetan ikustea ere garrantzitsua da, jende asko hurbiltzen delako»

Ados Pilota Elkarteak antolatzen duen Plazaz Plaza txapelketak laugarren edizioa izan du uda honetan, eta baditu txapeldunak: Iera Agirre eta Irati Zabala. Antolakuntzaren parte den Agirrek adierazi duenez «herriko plazetan ikustea ere garrantzitsua da, jende asko hurbiltzen delako».

Iera Agirre Plazaz Plaza txapelketan. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Iera Agirre eta Irati Zabala dira 2024ko Plazaz Plaza Txapelketako garaileak. Partida estu batean 22-20 hartu zituzten mendean Ruiz de Infante eta Mujika. Giro aparta bizitu zen Trinitate Plazan, bai eguraldiagatik zein zaletuen partetik. Leitzarrak, antolakuntzan ere ibiltzen denak, hauxe dio: «herriko plazetan ikustea ere garrantzitsua da, jende asko hurbiltzen delako».