IRRATIA

Nafarroako sektore ekologikoaren erakuslehio handiena asteburuan Noainen

Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak sustatuta, Noainen nekazaritza ekologikoaren azoka izango da. Adin guztientzako ikuskizun, tailer eta hitzaldiak izango dira. Halaber, azokaren indargunea «herritarrak ekoizleekin harremanetan jartzea da» Kattalin Barberrek esan digunez.

Nafarroako Azoka Ekologikoa Noaingo Zentzumenen parkean (cpaen.org)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ostiralean, hilaren 13an, hasi eta igandera arte Noainen izango da Nafarroako aurtengo Nekazaritza ekologikoaren azoka zentzumenen parkean. Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua dago honen atzean eta Kattalin Barberrek nondik norakoak eman dizkigu. Ekologikoa sustatzen dute, kontrolatu eta zaindu. Horren erakuslehio nagusiena izango da urtero moduan Noaingo azoka.

Ingurumena zaintzen dute eta ekologikoa funtsezkoa da horretarako: «ura, lurraren eta airearen kutsadura ekiditen du. Landa garapena sustatzen du, hondakin toxikorik ez da erabiltzen Osasuntsuagoa da guretzat eta lurrarentzat. Kalitatea handia da. Elikagai ekologikoen inguruan kontzientzia handiagoa dago eta horren erakuslehio izan nahi dugu. Aniztasuna handia da eta sektore guztiak ditugu ekologikoan arlo guztietan».

Ekologikoan 800 bat ekoizle dira Nafarroan, geroz eta gehiago daude. Barberren esanetan, nekazaritza egun «krisian» dago eta «behar du aministrazioen bultzada ekoizleak ekologikoan aritzeko. Europar Batasunak dio 2030erako azaleraren %25 ekologikoa behar duela izan eta bultzada handia behar da horretarako», gaineratu du.

Ostegunean hitzaldia izango da Mankomunitateko eraikinean, baina ostiraletik igandera bitarte, epizentrua Noaingo Zentzumenen Parkea izango da.