Erasoek gora, sentsibilizazioak ere bai
Gaitzespen publikoak gora egin arren, Euskal Autonomia Erkidegoko jaietan sexu eraso kopurua bikoiztu egin da. 2024ko udako jaien balantzea egiteko, NAIZ Irratian izan da Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Emakundek udako jaien balorazioa egin du, eta 2023 urtearekin alderatuta sexu erasoen kopuruak Bilbo, Donostia eta Gasteizen gora egin duen arren, jarrera matxistak gero eta gehiago gaitzesten dituzten jai guneak sortzeagatik eskerrak eman dizkie erakundeak herritarrei.
Gaitzespen publikoa handituz doala eta erreferentziazko hitzartzeetan emakumeekiko errespetu eta askatasunaren aldeko deiak egon direla nabarmendu du Emakunderen balantzeak.
Erasoen zein saleketen igoera, maskulinitateak eta alardea izan ditu hizpide, besteak beste, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak.