IRRATIA
Entrevue
Laida Urbitarte
Beti Onakeko jokalaria

«Taldea hazten doan seinale da multzoa mantentzea»

Beti Onak hirugarrenez jarraian ariko da gorengo mailan. Iaz ligako tituluaren borrokan sartuta, zortzigarren amaitu zuten sailkapenean. Sasoi honi begira, hori hobetzea dute erronka. Laida Urbitarte (Orio, 2002) jokalaria estreinakoz aritu zen iaz urrezko mailan.

Laida Urbitarte Beti Onakeko jokalaria. (Beti Onak)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Beti Onakek ez zuen nahi bezala hasi denboraldia. Ligako lehen partidan 23-35 galdu zuen Bera Beraren aurka. Hasieratik maldan gora jarri zitzaion partida talde nafarrari. «Taldekide batek partida hasieran min hartu zuen, eta horrekin, nahigabe ere, burua jaitsi genuen».

Aste honetan ez dute jardunaldirik jokatuko, beraz, astia izango dute min hartutakoak osatzeko, eta gazte mailako Munduko Txapelketan aritu direnak taldera batzeko. Horiek dira Estitxu Rodríguez, Kelly Nnonzie Fonkeng eta Libe Arruabarrena.

Hirugarrenez ariko da Beti Onak gorengo mailan. Lehen denboraldian mailari eutsi zioten, bigarrengoan titulurako ligaxka jokatu zuten, eta hirugarren honetan, iazkoa hobetzea dute erreonka nagusia.