Alacantetik Errenteriara, arraunaren uberan
Euskal Herriko mugetatik kanpora begiratu behar izan du Hibaikak eta Alacanteko lau arraunlari “fitxatu” ditu: Sofia Boscarol (2002, Sant Joan d'Alacant), Paula Corcoles (2002, Calp), Eva Lopez (2000, Agullent) eta Eva Macia (2003, Bigastre).
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Arraun klubek euren taldeak osatzeko izaten dituzten zailtasunak ez dira gauza berria. Horixe gertatu zitzaion iazko udazkenean Hibaikari. Behin 2023ko denboraldia amaituta, arraunlari askok taldea uztea erabaki zuten eta klubak arazo handiak zituen aurtengorako beharrezko kirolari kopurua biltzeko. Horregatik, Euskal Herriko mugetatik kanpora begiratu behar izan zuten eta Alacanteko lau arraunlari “fitxatu” zituzten.
Sofia Boscarol (2002, Sant Joan d'Alacant), Paula Corcoles (2002, Calp), Eva Lopez (2000, Agullent) eta Eva Macia (2003, Bigastre) dira Alacant aldetik etorri diren lau arraunlariak. Asier Aiestaranek bildu ditu haiek esandakoak GAUR8ko erreportaje honetan.