IRRATIA

«Venezuelari eskatzen zaiona ez zaio beste inori eskatzen»

Eneko Compains, EHUko  Konstituzio zuzenbide irakaslearengana jo dugu Venezuelako haustekunde emaitzen inguruko aferak argitu nahian. Uztailaren 28an ikuskari lanetan aritu zen bera Simón Bolivar Istitutuak gonbidatuta.

Venezuelan injerentzairen aurkako mobilizazioak Bilbon (Monica del Valle | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Uztailaren 28an ospatu ziren Venezuelako hauteskunde presidentzialak. Gobernuak eta Hauteskunde Kontseilu Nazionalak garaipena eman  zioten Nicolas Madurori, bozen %51arekin. Edmun Gonzalez Urrutiak, bozen %44 eskuratu zuen. Iruzurraren mamuak estali du beste behin ere Venezuela, oposizioak ezegonkortasun politikoa elikatzen baitabil uztailaren 28az geroztik.Venezuelan gertatzen ari dena hobeto ulertzeko  Eneko Compains, EHUko  Konstituzio zuzenbide irakaslearengana jo dugu.

Uztailaren  28ko hauteskunde eguna, bertatik bertara bizi izan zuen berak, ikuskari lanetan aritu baitzinen hainbat euskal herritarrekin batera, Simón Bolivar Institutuak gonbidatuta bere kasuan. Eguna normaltasunez ospatzen zela begiztatu ahal izan zuten ikastetxeetan eta haustesleekin ere hitz egiteko aukera izan zuten.  chavistekin eta opositoreekin hitz egiteko aukera izan zuten, eta normaltasun giroa nagusi izan zen, iluntzea iritxi eta emaitzen gora-beherak hasi ziren arte. Azpimarratu nahi izan du Eneko Compains-ek, Venezuelako hauteskunde sistemak berme guztiak betetzen dituela,  beraz, zenbait esparrutatik esaten ari denaren kontran.

Iruzurraz ari dira zenbait iturri, baina euskal behatzaileek ohar bidez salatu zuten iruzurraren ideiak ez zuela funtsik eta estrategia politiko zahar bati erantzuten diola. Izan ere hauteskunde sistema honen inguruan xehetasun gutxi iristen da Europaren alde honetara, baina jendeari azaldu behar zaio sistema horretan elektroniko bozka ematen dela, eta horretarako lehendabizi hatz-marka digitalaren bitartez identifikatzen da botuemalea. Gero bozka elektroonikoa ematen da, sistemak ziurtagiri bat ematen du, eta egokia bada botuemaleak bere bozta kutxatilan sartzen du. Egunaren bukaeran hortaz, sitemak automatikoki eta inork ezer manipulatu gabe ateratzen ditu emaitzak. Akta bat egiten da eta akta hori hauteskunde mahaiko kideek sinatzen dute, ordekari politiko guztiekin eta makina zehatzeren arduradunarekin  batera. Eta hori gutxi balitz, auditoria mordoa jasotzen ditu sistemak.

Oposizioak segidan salatu zuen iruzurra, nazioarteko eragileek ordea ez zuten une horretan halako salaketarik egin. Horren inguruan galdetuta Compains-ek argi du oposizioak baduela plan bat eta plan hori, ez dela hauteskundeetatik pasatzen. Beren plana beti zian da kolpista, demokraziatik at dagoena.

Nazioarteko erreakzioei dagokienez,  nabarmendu du Venezuela beti egon dela inperioaren (AEB) jomugan, ez baita ahaztu behar Venezuelak dituela mundu mailan egiaztatutaa dauden petroleo iturri handienak,  Fokua  jarri nahi da Venezuelan, AEB-ek belauniko jarri nahi duelako zutik dagoen eta burujabe gorpuzten ari den den herrialde bat. Akten kontua beraz, bere ustetaz aurrez prestatutako gezur bat, gidoi bat da. Venezuelari inori eskatzen ez zaiona eskatzen ari dira, aktak erakustea. Hori ez zaio beste inori erakusten, inork ez ditu erakusten.