IRRATIA

«Ordu hartan norbait alboan izan banu, beharbada beste erabaki bat hartuko nukeen»

Ainhoa Artolazabal (Tolosa, 1972) hiru Olinpiar Jokoetan egondakoa da: Bartzelonan txirrindulari bezala, Sidneyn hautatzaile, eta Rion entrenatzaile. 24 urterekin utzi zuen txirrindularitza. Orain gorputz-hezkuntzako irakaslea da.

Ainhoa Artolazabal txirrindulari ohia NAIZ Irratiko estudioan. (NAIZ Irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan aritu zen Ainhoa Artolazabal txirrindulari ohia. Hartatik asko ikasi zuen arren, hara heltzeko bidea nekeza izan zen tolosarrarentzat. Pentsa, egun batean lau lan saio egiten zituzten Errusiako entrenatzaile batekin. Ondoren, Sidneyn hautatzailea izan zen, eta Rion, berriz, entrenatzaile.

Orain, gorputz-hezkuntzako irakaslea da, eta horretaz ere jardun da. Egungo erronkarik handiena teknologia da. Horren eraginez, umeak eskolako patioan jolastu beharrean, mugikorrarekin jolasean ibiltzen dira.