IRRATIA

Olinpiar Jokoen jarraipena NAIZ Irratian

Uztai olinpikoak, Pariseko Eiffel Dorrean. (Mickael CHAVET | EUROPA PRESS)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Olinpiar Jokoen inguruko magazin berezia eskainiko du NAIZ Irratiak, Ion Garate eta Zuriñe Iglesiasen eskutik, uztailaren 29tik 11ra. Bi orduko saio berezia emitituko da, 10:00etatik 12:00etara. Bertan, Euskal Herriko protagonistak, emaitzak eta jakin beharreko guztiak izango dituzte hizpide. Gainera, Ane Urkiri NAIZeko kiroletako burua Parisen izango da Olinpiar Jokoak gertutik jarraitzen. Datozen egunetan Parisen gertatuko denaren aurreikuspena egin du Urkirik NAIZ Irratian.