IRRATIA

Madalena egunez, Urdaibaiko giroaz blai

Eider Gotxi NAIZ Irratiaren Mundakako setean (NAIZ Irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Uztailaren 22 leku askotan da jai, festa giroz hartu gaitu Kosta ala Kostako gaurko geltokiak ere, Mundakak. Denak arrantzalez jantzita eta festarako prest ikusi ditugu El Puerto spa hotelean egin diguten txokotik. 

Agintariak ere deituta ziren, tartean Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia. Guggenheim Urdaibai Stop plataformako Eider Gotxik aurreratu digu aurrez aurre helarazi nahi zizkiotela euren aldarriak. 

Festaz harago ere begiratu dugu, Foruko barnetegian izan ohi duten jende emaria izan baitugu hizpide Maialen Markaidarekin.