IRRATIA

«Mundu guztiak du eskubidea kalean seguru egoteko»

Bosgarren txupinazoa izan du Joseba Asironek alkate karguan eta pozik, momentu bereziak iritsi zain, hunkituta agertu da. Alkate kargutik kalean seguru edonork egoteko eskubideaz mintzatu zaigu, baita San Ferminetako beste zenbait gakoez.

Joseba Asiron Iruñeko alkatea San Ferminetako txupinazoaren aurretik. (Naiz Irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


«Pozik» mintzatu zaigu txupinazoaren aurretik Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Bosgarren txupinazoa izan du alkate moduan eta ardurarekin gauzak ongi aterako diren itxaropenarekin mintzatu da. Duguna dantza taldeak jaiei hasiera emateko ardura herritarrek eman diete eta Asironek talde honek egiten duen lana goraipatu du. «Berdin da nork jauritzen duten txupina, berezia da balkoira ateratzen garen momentua. Pena da iruindar guztiek gutxienez bizitzan behin ezin izatea balkoitik txupinazoa ikustea».

Elkarbizitzaz hitz egin du Joseba Asironek, denek dutela kalea egoteko eskubidea erasorik jasan gabe. Zezenketez galdetuta, gizarteak egin beharreko eztabaida baten barruan kokatu du erabakia. Jakitun da gizakien aisia ezin dela animalien sufrimenduarekin gauzatu, baina dekretu bidez debekatzearen kontrakoa da: «momentu honetan zezenak eta San Ferminak lotuta daude, hiriak erabaki behar du horrela jarraitu ala ez».

Txupinazoaren aurreko minutuetan egiten duten hamaiketakoa du gustuko. «Zinegotzi moduan lasaiago bizitzen dira momentu horiek, alkate bezala aldatu egiten da, anonimatoa galtzen da», esan du. «Oso polita da korporazioa udaletxetik ateratzen den momentua, tinbalak jo ondoren». Momentu kuttunaz hitz egin du.