«Hemen egiten dugunak hobekuntza ekarriko du Europa osoko angularako»
2023-2024 arrantza sasoian debekatu da angularen aisialdiko arrantza eta, horrekin batera, arrantza profesionala arautu. Eragile ekologistak asaldatu dituen erabakia izan da bigarren hau. Gaiaz hitz egiteko bildu gara Rafa Perez Beristain, Mutrikuko Natur Taldeko kidearekin.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
2023-2024 arrantza sasoian debekatu da angularen aisialdiko arrantza eta, horrekin batera, arrantza profesionala arautu. Eragile ekologistak asaldatu ditu bigarren erabaki horrek, besteak beste, ez zegoelako, aurrez, horri lotutako sektore ekonomikorik eta espeziearen berreskurapenerako onura baino kalte handiagoa dakarrela argudiatuta.
2008tik, Europan, galtzeko arriskuan dagoen espezie da aingirarena. Katalogazio hori dela eta, uste izatekoa da neurriak hartu eta egoerak hobera egingo zuela azken urteetan. Perezek dio ezetz. XXI. mende hasieran zientzialariak arrantza debekatu behar zela esaten hasi baziren ere, Espainian komunitate autonomoek beren plangintza burutzeko aukera izan dutela eta ez dutela taxuzko neurririk hartu. Natur aktibistak analisi zorrotza egiten du, ulertu ezinezkoa baita egoera larrian dagoen espezie bat arrantzatzeko sektorea sortzea.
EAEko jasangarritasun politiken egiturari ere erreparatu dio. Perezen arabera, «Hemen, politikarien partetik, jasangarritasuna da hiru arloren elkartze bat: maila ekonomikoa, maila sozialea eta ingurumen maila. Guztiak gustora geratzen diren eremu hori da eremu jasangarria». Arlo bakoitzak, ordea, politikagintzan ez du pisu bera, «arlo bakoitza bola bat izango balitz, hemen arlo ekomonikoa izango zen sekulako bola, soziala bola txiki bat eta ingurumenarena puntutxo bat baino ez». Elkartze horretan, beraz, ingurumenak oso indar gutxi omen du.
Ulergarria da, arrantza debekua ezartzeko, esperiearen egoerak oso larria behar duela izan, zeren, atzean sektore ekonomiko bat egon ohi da. aktibistaren esanetan, «hori denok ulertzen dugu eta onartu izan dira neurriak, inor ito gabe, pixkanaka aurrera ateratzeko». Angularen EAEko egoera, ordea, oso bestelakotzat jotzen du: «Guk ez genuen angulero profesionalik, aisialdiko arrantzaleak ziren denak. Kasu horretan, kalte ordainik ez dagokie eta, beraz, sekulako aukera galdu dugu kupoa ezartzeko espeziearen egoera hobetu arte». Eusko Jaurlaritzak angula-arrantzarako 150 lizentzia profesional banatu ditu.
Perezek ardurak egotzi eta eskatu ditu eta politikak bat etor daitezela kontseilu zientifikoak dioenarekin. «Instituzioak ente fiktizioak dira, horren atzean pertsonak daude eta esan behar da baimen hau legislaturako azken gobernu batzordean eman dela eta izenak eta abizenak dira: urkullu, Tapia Oroz, eta Azkue. Horiek izan dira eromen hau egin dutenak. Ez du beste hitzik, zeren, zientziaren aurka joatea eromena da eta oso garestia da».
Egoeraz jakitun izan eta «zelata-arrantzaz» mozorrotzea egotzi diete Mutrikuko Natur Taldeak eta Eguzki Talde ekologistak Jaurlaritzari komunikatu bateratu batean. Espeziaren populazioaren jarraipenerako lagungarria den praktikatzat aurkeztu zuen instituzioak eta ekologistek diote, helburu baino, aitzakia bat dela hori. Angula populazioa handitzeko onena, zalantzarik gabe, arrapatua ez izatea da. Era berean, Kantauri itsasoan hartutako neurriek lekarketen hobetze globala ere azaldu du. «Sargazoko itsaso sakonetan jaiotzen diren larbak, Golkoko korronteak europa aldera ekartzen ditu eta Kantauri itsasoak duen formagatik, proportzioan, hona etortzen da angula gehien. Horrek esan nahi du kontserbazioan guk dugula ardura gehien. Hemen egiten dugunak hobekuntza ekarriko du Europa osorako».