IRRATIA

Sinbiosia | Super sinbiosia eta utopia Garazi San Martinekin

Hauxe duzue Sinbiosia saioaren azken kapitulua. Garazi San Martin izan dugu adar nagusi sorkuntza eta genero identitateari buruz hitz egiteko. Barañaingo aktorearekin gurutzatu ditugu denboraldian parte hartu duten beste kideak eta etorkizunera begira jarri gara.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


'Ene Be' antzezlana sortu du Garazi San Martin aktoreak, bertan genero identitateari buruzko hausnarketa bat plazaratu du. Noiz arte bitartasuna? Bestetik, hau Sinbisioa saioko azkena izaki, super gurutzaketa bat egin dugu saioan parte hartu duten kide guztiekin. Etorkizunera begira jarri gara: zein da gure utopia?