'Errautsak Hauspotzen': «Lan hau egitea ez da kapritxo bat izan; bihotzetik irten zaigu»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Sara Iriarte Lasa
Errautsak Hauspotzen proiektua sortu du Trikigiro Kultur Elkarteak Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean. Urola Erdian, trikitiaren sehaskan, 1960-1970 hamarkadetan trikitiaren panorama nola garatu zen jasotzen du, 77 elkarrizketaturekin osatutako 58 bideografiatan eta liburu batean. Haritz Garmendiak eman ditu proiektuaren inguruko xehetasunak, NAIZ Irratian.