IRRATIA

Sinbiosia | Villaba eta Carrerarekin, bateria, makrobieta eta dantza

Iratiko basoan bidelagun aparta da Koldo Villaba, basoa hura baino hobe ezagutzen duenik, gutxi. Arbolak eta onddoak ugari, baina baobabik ez dago Iratiko basoan. Aldiz, badago baobab bat Iruñean. Duela sei urtetik ematen ari da fruituak Afrikar dantza eskola honek, Ainhoa Carrera da bertako kidea.

Koldo Villalba eta Ainhoa Carrera (NAIZ irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Koldo Villaba baso-gida da eta Ainhoa Carrera, dantzaria. Irati basoko gidaria da eta Iratinatura proiektuko bultzatzailea. Txikitik handira egin dugu ibilbidea berekin, mikrotik makrora. Bakteria eta onddoen mundutik abiatu dugu solasaldia.

Ainhoa Carrerak Baobab dantza eskola sortu zuen dela urte batzuk. 2018an ireki zituen ateak, baina ez da dantza soila konpartitzen den eskola bat. Pandemia gaindituta, Baobab familia eder bat dela dio Carrerak.