Palestinako estatuaren errekonozimendua eta 78ko erregimenaren biziberritzea
Iosu Alberdi BERRIAko eta Martxelo Díaz GARA eta NAIZeko kazetarien laguntza izan dugu ostegun honetan aktualittate politikoaz hausnartzeko. Gazako genozidioa eteteko estrategia diplomatikoak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Norvegia, Irlandako Errepublika eta Espainiako Estatuak asteazken honetan iragarri dute datorren asteartean Palestinako Estatua ofizialki aitortzeko asmoa. Hiru herrialdeen atzetik, Europako estatu gehiagok bat egitea espero da. Ez da nahikoa izango Israelen ofentsiba eteteko Gazan, baina urratsa balioan jartzeko modukoa da Alberdi eta Díazen ustetan.
Pedro Sanchezen biziberritze demokratikorako promesak ere izan dituzte hizpide. Mertxe Aizpurua EH Bilduko Espainiako Kongresuko diputatuak nabarmendu duenez, hitzetatik ekintzetara igarotzeko unea da.
Jauzi.eus, Sortzen elkarteak aurkeztutako tresnaren berri ere jaso dugu Iñigo Otxoaren eskutik. Iruñerriko D ereduko zenbait eskola publikotan euskarazko aisialdia sustatzeko asmoa du egitasmoak.