«Mikroarrazakeriek ere inpaktu ikaragarria dute pertsonarengan»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Sara Iriarte Lasa
Bergarako Ndank Ndank Elkartea senegaldar eta euskaldun lagun batzuek sortu zuten 2011n, bi helburu nagusi betetzeko asmoz: euskaldun eta senegaldarren artean kulturartekotasuna sustatzeko eta garapenerako lankidetza gauzatzeko Senegalgo Dionewarreko irlan. Orain, egunerokoan gertatzen diren arrazakeria egoerak azaleratzeko lau bideo labur sortu ditu elkarteak. Eli Dominguez Ndank Ndank Elkarteko koordinatzaileak honen inguruko xehetasunak eman ditu, NAIZ Irratian.