Arnold Schoenberg Ignacio Arakistainen eskuetatik
150 urte bete dira aurten Arnold Schöenberg musikagile austriarra jaio zela. Bere sorlekutik, Vienatik dator Ignacio Arakistain organu-jolea. Donostian Koruko Andre Mariaren Basilikan kontzertua emango du maiatzaren 16an, besteak beste maisu austriarraren obra interpretatuko du.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Maiatzaren 16an Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan organu kontzertua emango du, Vienatik propio etorrita Ignacio Arakistain organu joleak. Master ikasketak burutzen ari da Arakistain Austriako hiriburuan, eta hiri hartako musikagile handi baten obra izango da emanaldiaren zutabeetariko bat: Arnold Schöenberg-en obra bat izango du esku artean, musikaria jaio zela 150 urte betetzen diren honetan.
Pertsona oso berezia izan zen Shöenberg musikagintzan eta oro bat arte munduan. Erromantizismotik edan bazuen ere, konbentzioetatik ihes egin eta bide berriak urratu zituen. Modernismoaren aita dela esan ohi da, eta ez da gutxiagorako, berak asmatu zuen besteak beste hamabi hotseko metodoa edo dodekafonismoa.
Schöenberg, musika klasikoa, musika garaikidea eta beste hainbat kontu interesgarri izan ditugu hizpide Paraleloan Ignacio Arakistain bidelagun hartuta.