Hezkuntza komunitate osoari dei egin dio Ikamak Palestinaren aldeko mobilizazioekin bat egiteko
Palestinarekin elkartasuna adierazi eta Israel burutzen ari den genozidioa salatzeko lanuzteak eta mobilizazioak antolatu ditu astelehen honetarako Ikama ikasle antolakundeak. Unibertsitateetako kanpaldien ostean, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergora hedatu nahi dituzte protestak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Ikama ikasle mugimenduak lanuzteak deitu ditu astelehen honetan Hego Euskal Herriko ikastetxeetan. Elkartasun mezuekin batera, Palestinan Israel aurrera eramaten ari den sarraskia gaitzetsi nahi dute. Eskualdeka eta hiriburuetan mobilizatuko dira. Bilbon Arriagatik, Donostian Bulebarretik eta Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuko dira eguerdiko 12:00etan. Iruñean, berriz, arratsaldeko 19:00etan egin dute hitzordua Udaletxeko plazan. Hezkuntza komunitate osoari dei egin diote haiekin batera kaleak hartzera.