IRRATIA

«Nina western femenino garaikide bat da»

Sexu abusuak, botere harremanak eta isiltasun konplizeek lekua dute Andrea Jaurrietaren bigarren pelikulan. «Western femenino» bat bezala definitu du Iñigo Aranburu aktoreak ‘Nina’ filma. Aranburu Blas da, herrian geratu den Nina zaurituaren laguna. Ostiral honetan iritsiko da zinema-karteldegira.

Aranburu eta Jaurrieta, «Nina» filmeko aktorea eta zuzendaria. (Gorka RUBIO | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Kostaldeko herri batera eramango gaitu Andrea Jaurrietaren bigarren filmak. Malagako festibalean estreinatu eta gero, zinema karteldegira dator 'Nina'. Mendeku gosez itzuliko da Nina (Patricia López Arnaiz) herrira, eskopeta bat gordea du maletan eta  argi du zein den bere helburua. Herrian topo egingo du nerabezaroko mamuekin, herriko isiltasun konplizearekin eta baita aspaldiko lagun Blasekin ere. Iñigo Aranburuk haragi hezurtzen du Blas eta Bideokluba saioan izan da NINA filmaz hitz egiten, baita esku artean dituen proiektuen inguruan ere.

«Blas txikitako laguna da eta bera ere ez da herrira egokitzen. Horregatik Ninak herrira buelta egiten duenean konexio berezi bat sortu da beraien artean. Blasek herriaren isiltasuna islatzen du», azaldu digu Iñigo Aranburu aktoreak. Iaz filmatu zen ‘Nina’ Bizkaiko kostan, aurten ere baditu hainbat proiektu donostiarrak. Berriki hartu du parte Aranburuk Asier Altunaren filmean eta agendan tarte gutxi du lau film luzetan hartu baitu parte berriki, eta merezitako atsedenaldia eta gero, antzerkiari helduko dio.