IRRATIA

«Ahalduntzeko espazioak behar ditugu indarkeria pairatu duten edo pairatzen ari direnentzat»

Andragora Emakumeen Etxean izango da indarkeria matxistaren biktimentzako saioa. (TOLOSAKO UDALA)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Indarkeria matxista «indarkeria soziala» da, eta «ez du jatorri indibidualik». Horren aurrean, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak eta Tolosako Udalak ikusi zuten talde bat eratu behar zutela emakumeen ahalduntzerako. Horregatik sortu zuten indarkeria matxista pairatu duten edo pairatzen ari diren emakumeentzako auto-laguntza taldea, Tolosan. Clara Wolfram Perez berdintasun eragile eta emakumeen ahalduntzean adituak saio horien inguruko xehetasunak eman ditu, NAIZ Irratian.