Julia Artieda: «Sormena autoestima lantzeko modu bat izan daiteke»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Sara Iriarte Lasa
'Kiribil' izena du Julia Artieda beratarrak pandemia garaian sortu zuen proiektuak. Diseinu propioekin zein pertsonalizatuekin apaindutako laminak eta poltsak saltzen ditu batez ere. Bere lanak, nagusiki, @kiribil_ Instagram kontuan zabaltzen eta saltzen ditu.
Iazko udan Kiribil Tailerra sortu zuen, sormena haurrekin lantzeko txokoa. Honek izan zuen arrakasta ikusita, aurtengo udarako ere haurrentzako sormen tailerra martxan jarriko du. Helduek ere izango dute Artiedarekin batera sormenaz gozatzeko aukera; izan ere, helduentzako Kiribil tailerra ere sortu du. Honen guztiaren inguruko xehetasunak eman ditu Julia Artiedak, NAIZ Irratian.